ARRANTZAKO PRODUKTU ERALDATUEN
KALITATEA ETA BERRIKUNTZA
Sortu zenetik mende laurden bat baino
gehiago iraganda, Arrankoba enpresa txiki
eta dinamikoa da, bere produktuen kalitatea
bilatzen duen enpresa lehiakor eta diferentziatu gisa mantentzeko
etengabeko garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren alde
apustu egiten duena.

Arrankoba-rentzat
bere produktuen kalitatea ezaugarri teknikoen, segurtasunaren
eta higienearen konstantzia bezala ulertu behar da,
bere ekoizpen prozesuen zinezkotasunaz eta espezifikotasunaz
gain.
Helburu honekin urteak dira Arrankoba-k
prozesu eta produktu guztien kalitatea bermatzeko prozesu
zorrotz bat jarraitzen duela eta ekoizpen katearen edozein
unetan lote guztiak identifikatzea ahalbidetzen duen Trazabilitate
sistema bat ezarri du.
Aterakuntzazko sektoreari atxikitako
enpresa txikietan berritzailea zein ezohikoa den jarrera honek,
nazio mailako zein nazioarteko bezeroen konfidantza
bermatu dio eta azken urteetako elikagaien krisiek salmenten
arloan eragina izandako merkatu lehiakor batean mantentzea
ahalbidetu dio.
Itzuli
|