PRODUKTU ELABORATUEN FORMATO
DESBERDINAK
Arrankoba-k eskaintzen dituen formato
desberdinek izozketa, hotzean edukitzea, ontziratzea, termozigilatzea,
kaxetan interfoliatuak, baxuan, hutsean etab... barne hartzen
ditu.
Aipagarriak diren adibideen artean honakoak
daude:
 |
Bururik
eta triparik gabeko arraina sukaldaritza eta
ostalaritza kateetarako, arraina izoztuta mantentzeko
aukera eskaintzen dielarik eta desizoztu ondoren, berau
garbitzeko lanetan denborarik galdu gabe erabili daitekeelarik.
|
 |
Arrain-xerra
garbiak sukaldaritzarako prest dauden produktu
bezala sukaldaritza eta ostalaritza kateetan erabiltzen
direnak, edo azalera handiek arraina garbitzeko denbora
eta ezagutzarik ez duen azken kontsumitzaileari banatzeko
erabiltzen direnak, honek ontzitik atera ondoren berari
gustatzen zaion moduan prestatu ditzakeelarik.
|
 |
Sukaldaritzarako
prest dauden arrain piezak, azalik eta hezurrik gabe,
ondoren birrineztatzeko, arrautza-irinetan pasatzeko
edo aurrez prestatutako elikagaien ekoizleek modu desberdinetan
tratatzeko eta trebatuta ez dauden eragiketak ekiditeko.
|
 |
Arrain-xerra
gazituak edo beratuak ondoren kontserba-industrian
erabiltzeko, sektore honetan ematen ari diren berrikuntzei
esker produktu eraldatua eskatzen hasi den segmenturako,
alegia.
|
Jadanik nazioarteko zein nazio mailako
merkatuan komertzializatzen ari den produktu elaboratuen gama
honetaz gain, Arrankoba-k balio erantsiko
eta diferentzialeko arrainen Produktu Eraldatu Berrien
Ikerketa eta Garapen prozesuan jarraitzen du eta
horrela, Euskal Herriko arrantza-produktuen komertzializaziorako
aukerak eta errendimendu produktiboa zein teknologiaren
eskuratzea areagotzen ditu; zeina etorkizunera begira
inbertsio bat izango den, berarekin dakarren bereizte-maila
eta merkatuan ezartzea direla-eta.
|