GURE PRODUKTUAK
Arrankoba, merkatuaren
eskaera bezala, garatuz joan da modu konstantean, fabrikatzen
eta komertzializatzen dituen produktuen gama dibertsifikatuz
eta areagotuz..
Hasieratik bere jardueretan merkatuko
eskaerara produktuak egokitzeko eta kalitateari garrantzia
ematen dion enpresa bat izanik, Arrankoba-n
Ikerketa eta Garapeneko jarduerak funtsezkoak direla uste
da. Horregatik, gaur eguneko kontsumitzaileen joerak aztertzen
ditu eta hauek produktu prestatuen erosotasunera,
jateko osasungarria eta produktuen kalitate organoleptikoa
bilatzen dute, hau da, etxean egindako jatekoen antzekoak
diren produktu naturalak kontsumitzeko joera hartu dute.

Arrankoba-k prestatzeko
erraztasuna dela-eta azken kontsumitzaileen merkatura modu
erakargarrian iristeko moduan oinarritu du bere produktu berrien
garapena, eta landutako
produktuen laneko lerro berri bat garatu du.
Bestalde, Arrankoba-n
baxurako flotak hornitutako eta gutxietsi egiten diren espezie
ugarirekin lan egiten da, Euskal Herriko portuetak arrantza
jarduerei onurak ekarriaz; hemen hornitzen baita gehien, bere
ekoizpen jarduerari esker gutxietsitako espezie hauen kontsumoa
bermatzen delarik.
|
 |
 |
 |
 |
Arrantzako produktu eraldatuen kalitatea eta berrikuntza

Sortu zenetik mende
laurden bat baino gehiago iraganda, Arrankoba
enpresa txiki eta dinamikoa da, bere produktuen
kalitatea bilatzen duen enpresa lehiakor eta
diferentziatu gisa mantentzeko etengabeko garapen teknologikoaren
eta berrikuntzaren alde apustu egiten duena.
Gehiago irakurri[+]
|
 |
|